XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahí va otro dialoguito y venga puesto en el puro y hermoso vascuence que Vd. habla (Martxoak 15; aip.lib. 185).

Honek, egiletasunaz duen garrantzia gorabehera, gauza bat erakusten digu: Iztuetak Iturriagaren eginkizunean paper eragilea hautatu zuela, partaide, lankide bihurtu zela.

Eta hau biziki interesatzen zaigu, hain zuzen gure asmakaia beste buztan batetik lotuta geratzen baita, Iztuetak inolako zalantzarik gabe Lardizabalekin izan zuen harreman estua bitarte dela 67 Honetaz gehiago, ik. 5.2.3 atala. Galderak sortzen dira, nolanahi ere: Iturriagak Iztuetaren hiztegia bere eskuetan izan zuen bezala (ik. Garmendia 1968: 181), honek bestearenak izatea ez litzateke harrigarria. Arrastorik iritsi ote zen, bada, Lardizabalengana? Alferrikako galdera, halaz ere, biak benetan galdu badira.
.

Alabaina, Iturriaga-Iztueta-Lardizabal katea baino gehiago suma daiteke, esaten ari ginen bezala, Guereca, Erro eta Aldundiaren inguruan ikusi ditugun mugimenduak direla eta, kultur mundu aski aberats bat pintatzen digutenak, eta hain zuzen Etxegaraik bizi izan zuen aberatsago hura iragartzen dutenak.

Ziur naiz arakatzen hasiez gero xehetasun gehiago batu ahalko direla; eman dezagun, erakusgarri gisa, aski interesgarri deritzogun bat: Lardizabalen gramatika Larramendirenaren ordezkotzat aurkeztu dugu, eta badakigu 1853rako aski aurreratua bide zeukala, eta Aldundiak horregatik bere poza adierazten zuela (ik. 2.3.4. atala).

Alabaina, hain zuzen 1853an Larramendiren Imposible Vencido berrargitaratu zen, baita berriro ere 1886an 68 Nueva edición publicada por don Pío Zuaza, San Sebastián dio 1853koaren azalak: Nueva edición publicada por los Hijos de I. Ramón Baroja. San Sebastián 1886koak. Gehiago oraindik: 1854an frantsesezko itzulpena agertu zen, S.H. Blanc-ek egina (xehetasunok Bilbaoren Bibliographia-tik).
: badirudi, beraz, gramatika eskuragarri baten behar bizia sentitzen zela, eta hori erdiesteko bide bat baino gehiago zabaldu zela.